Ekonomia -
Aurkezpena
Kontsumobidek webgune berria du
Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak beren eskubideei eta eskubide horiek erabiltzeko moduari buruz orientatzea, trebatzea eta informatzea dira Eusko Jaurlaritzak prestatu duen webgunearen helburuak.
Erredakzioa
Ana Collia Eusko Jaurlaritzako Kontsumo zuzendariak aurkeztu du gaur Kontsumobideko webgune berria. "Kalitate handiagoko zerbitzua" eskainiko du, kontsumitzaileek beren eskubideekin laguntzeko helburuarekin. Eskubide horiek erabiltzeko moduari buruz orientatu, trebatu eta informatu nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Bestalde, herritarren artean parte hartzea sustatzeko Institutuak blog bat eta sare sozial ezberdinetan profil bat sortu ditu.
Gainera, webguneak bulego birtual bat izango du. Bertan txostenak, eskaerak edo erreklamazioak bideratu ahal izango dira.
Irregulartasunak enpresa energetikoen kontratazioetan
Colliak gainera, 2011ko balantzea egin du eta enpresa energetikoetan izandako irregulartasun "ugariak" destakatu ditu. Kontsumitzaileen erreklamazioak % 78an handitu direla esan dutela esan du.
Kontsumobideko zuzendariak adierazi duenez, Euskadin dauden enpresa energetikoak "ez dira ondo ari".