Ekonomia -

Goi-bilera Bruselan

Europar Batasuna, irtenbide bila

Hogeita zazpiek neurriak aztertuko dituzte atzeraldiari eta langabeziari aurre egiteko.

Euroguneko 27 kideen goi-bileran krisi ekonomikoa izango da protagonista. Argazkia: artxibo.
Euroguneko 27 kideen goi-bileran krisi ekonomikoa izango da protagonista.
Eurogunea langabezia sustatzeko bilduko da

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) Estatu eta Gobernuburuek euroguneko diziplina fiskala indartzeko Ituna onartuko dute astelehenean. Ekimena Alemaniak eta Europako Banku Zentralak (EBZ) bultzau dute, merkatuen konfiantza berreskuratu eta zorraren krisia gelditzeko asmoarekin. Erresuma Batua ekimen horretatik kanpo geratzea erabaki zuen azken goi-bileran.

Horrez gain, 27 kideek doitze-politikak hazkundea bultzatu eta langabezia murrizteko neurriekin nola uztartu ere eztabaidatuko dute. Hala ere, ez dute erabaki zehatzik hartzea espero.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentearentzat lehen goi-bilera izango da, eta europako funtsei etekin handiagoa ateratzea eskatuko du, besteak beste. Rajoyk langabeziaren "eredu austriarra"ren alde ere egingo duela iragarri du aurreko egunetan, baita erreskatatutako bankuen zuzendariek soldata bateratuak kobratzea Europa osoan.

2012ko lehen goi-bilera merkatuak lasaiago daudenean egingo dute. EBZk emandako diruaren ondorioz, Italiako eta Espainiako arrisku saria baretzea lortu du azken asteetan, nahiz eta 'rating' agentziek euren kalifikazioa jaitsi. Hala ere, Europako Batzordeak "atzeraldi arina" espero du urteko lehen sehilekoan.

Greziako krisia

Arriskurik handiena Greziaren egoeran dago. Nahiz eta goi-bilerako agendan agertu ez, gaia eztabaida gehienetan agertuko da. Atenas akordio bat ixtear da bankuek zorraren % 50 barkatzeko, 100.000 milioi euro inguru. Akordio hori EBren eta Munduko Diru Funtsaren bigarren erreskatearen oinarria izan behar zuen, 130.000 milioi euroko erreskatea, urrian adostutakoaren arabera.

Hala ere, Greziako ekonomiak okerrera egin du eta diru-laguntza 15.000 milioi eurotan handitu beharko dute, EBko eta NDFko adituen arabera. Horren truke, Alemaniak Greziako ekonomiaren kontrola bere gain hartu nahi du erreskatearen truke jarritako murrizketak eta erreformak betetzen dituztela ziurtatzeko. Ideia hori ez dute batere ondo Bruselan eta Atenasen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea