Ekonomia -

Enbaren batzarra

Enbak Unzaluri: 'Nekazaritzako politika bateratu justuaren alde egin'

Euskal Nekazarien Batasunak (Enba) Nekazaritza politika bateratu justu baten alde borrokatzeko eskatu dio Pilar Unzalu Nekazaritza sailburuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enba Euskal Nekazarien Batasuneko presidenteak, Mikel Arteagak, 'nekazaritza politika bateratu justu" baten alde egiteko eskatu dio Pilar Unzalu Nekazaritza sailburuari. Bide batez, "mendigune zailetan dauden baserritar profesionalak kontuan hartzeko" eskatu dio.

Enbak ohiko batzarra egin du igandean, Tolosan (Gipuzkoa), eta NPB Nekazaritza Politika Bateratuaren erreforma, egungo dokumentuetan planteatuta dagoen moduan, "Euskadiko sektore produktibo profesionalen heriotza" izan daitekeela ohartarazi du sindikatu horren presidenteak.

Horregatik, "borroka honen lidergoa" hartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta Madrilen eta Bruselan sektorearekin adostutako jarrera bateratu bat azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea