Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

2022ko gastu-muga orain arteko handiena izango da: 196.142 milioi euro eta % 5eko defizita

Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, gastu ez-finantzarioaren muga "historiko" horrek zerbitzu publikoak indartuko ditu eta ekoizpen ereduaren aldaketa bultzatuko du, Berreskuratze Planarekin batera.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoa. Argazkia: EFE.
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoa. Argazkia: EFE.
Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoa. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak 196.142 milioi euroko gastu-muga onartu du astearte honetan 2022rako, hasiera batean 2021erako onartutakoa (196.097 milioi) baino zertxobait gehiago. Marka berri bat ezarri da hala, eta BPGaren % 5eko defizit publikoa aurreikusten da.

Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, gastu ez-finantzarioaren muga "historiko" horrek zerbitzu publikoak indartuko ditu eta ekoizpen eredua aldatzea bultzatuko du, "Berreskuratze Planarekin batera".

Kontseiluak 2022rako defizitaren erreferentzia ere ezarri du, Barne Produktu Gordinaren % 5ekoa, Bruselari apirilean jakinarazi zitzaion bezala, eta 2021erako espero zena baino 3,4 puntu gutxiagokoa.

Ministroaren esanetan, gastuaren muga handitzea bateragarria da defizitaren murrizketarekin, bi konturi esker. Lehenengoa, hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena, zergen guztizko sarrerak % 4,6 igoko dituena. Bigarrena, Europako funtsak "aurrekontuarentzat neutroak" direla.

Europako funtsak deskontatu ondoren, gastuaren muga 169.787 milioi eurokoa da, aurtengoa baino % 0,7 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ministroen Kontseilua argazkiak Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa