Ekonomia -

Lan-eskaintza publikoak

Eusko Jaurlaritzak lan-eskaintza publikoak negoziatuko ditu Rajoyrekin

Mariano Rajoyren Gobernuak Espainian lan-eskaintza publikoak izoztea erabaki du. 2012an, EAEn, Hezkuntza, Osakidetza, Administrazio Orokorra eta Justizia arloetan egingo dira lan-eskaintza publikoak.

Isabel Celaa, Idoia Mendia eta Gema Zabaleta. Argazkia: EFE
Isabel Celaa, Idoia Mendia eta Gema Zabaleta. Argazkia: EFE
Isabel Celaa, Idoia Mendia eta Gema Zabaleta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Mariano Rajoyren Gobernuarekin negoziatuko du 2012an Euskadik lan-eskaintza publikoak deitu ahal izatea, bitarteko kontratu asko baitaude EAEko Administrazioan.

Horrela iragarri du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan, Mariano Rajoyren Gobernuak Espainian lan-eskaintza publikoak izoztea erabaki ostean.

Mendiaren hitzetan, 2012an, iaz deitutako lan-eskaintza publikoak egingo dira; besteak beste, Hezkuntza, Osakidetza, Administrazio Orokorra eta Justizia arloetan.

Gobernuak 2012rako lan-eskaintza publikoen izozketa proposatu arren, Eusko Jaurlaritzak aurten deialdi gehiago egin nahi ditu, 2009ko EAEko Administrazioaren eta gehiengo sindikalaren arteko akordioak jasotzen duenaren arabera.

Akordio horren helburua bitarteko lanpostuen indizea murriztea zen; 2009an % 32ak bitarteko kontratua zuen EAEko Administrazioan.

Mendiaren hitzetan, lan-eskaintza publikoek ez dute soldaten igoera ekarri behar, lan-eskaintza horiek bitartekoa murriztera baitator. Hori dela eta, gaia Gobernuarekin negoziatuko duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea