Ekonomia -
Datu ekonomikoak
Arabako enpresen %24k kaleratzeak egingo dituzte 2012an
Arabako enpresen % 24k lanpostuak murriztu egingo dituzte 2012an. Erabaki honek sektore guztietan izango du eragina.
Erredakzioa
Arabako enpresen % 24k lanpostuak murriztu egingo dituzte 2012. urtean. Erabaki honek sektore guztietan izango du eragina. Barne-merkatuan beherakadak espero dituzte Arabako enpresariek, baita inbertsio gutxiago ere.
Arabako Merkataritza Ganberak inkesta berezi bat egin du Lurralde horretako 271 enpresen artean.
Arabako enpresariak "ezkor" agertu dira 2012ko egoera ekonomikoarekin, esportazioekin izan ezik, industrian batez ere.
Enpleguaren ingurukoa da daturik txarrena. Enpresen %24k lanpostuak murriztea aurreikusi dute, % 70k kaleratzerik ez egitea espero du eta % 6k jende gehiago kontratatuko du.
Sektoreka, eraikuntzako enpresen % 46k lanpostuak murriztuko ditu 2012an zehar. Industrian datu hori % 31n kokatu da eta komertzioan berriz, % 13an.
Arabako ekonomiaren oinarri nagusia esportazioak izango dira, batez ere industria alorrean. Enpresen % 84k kanpoko salmentak handituko dituztela espero dute.