Ekonomia -
Lan-istripuak
90.000 lan-istripu eta 81 hildako izan ziren iaz, Euskadin
LAB sindikatuaren hitzetan, enpresetako segurtasuna eta osasun arloa ez dira hobetu, eta ondorioz, "erabateko aldaketa" eskatu du sindikatuak.
Erredakzioa
LABek lan istripuez egin ohi duen zenbaketaren arabera, 2011n EAEn, Nafarroan eta Iparralden 89.381 lan ezbehar izan ziren, eta horietan 81 heriotza eta 293 zauritu larri izan ziren. Iazko datuekin alderatuta, lan-istripuek % 8,6 egin dute behera EAEn, Nafarroan eta Iparralden.
Sindikatuaren hitzetan, lantokietako segurtasuna eta osasun arloa ez dira hobetu; horren ordez, "kapitalismoaren krisi sistematikoa jasaten ari gara". Ondorioz, "erabateko aldaketa" eskatu du, "enplegu duina eta kalitatekoa" sustatzeko.
Ibon Zubiela LABeko Lan Segurtasuneko idazkariak eta Ohiana Ostolaza Labeko Enplegu Politiken arduradunak Bilbon egindako prentsaurrekoan azaldu dituzte lan-istripuen datuak.
LABen datuen arabera, 2010ean lan-istripuetan 84 langile zendu ziren; 2009an, 85; 2008an, 112; eta 2007an, 125. Aurten orain arte bi doaz, haren arabera.