Ekonomia -

Rajoyren lan erreforma

EAJ: 'Negoziazio kolektiboaren birzentralizazioa dakar'

Lan harremanetarako euskal esparrua ezinbesteko jotzen dute jeltzaleek. PSOEren esanetan, kaleratzea bultzatzen du erreformak.

Josu Erkoreka. Argazkia: EITB
Lan erreforma | Birzentralizaziorako joera kritikatu du EAJk
Lan erreformak eragindako erreakzioak

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernuak lan-merkatuaren erreformarako premiazko neurriak biltzen dituen Errege Lege Dekretua aurkeztu du ostiral honetan. Besteak beste, bidegabe kaleratutako langile finkoen kalte-ordaina 45 egunetik 33ra jaistea onartu dute.

Aurkeztutako neurrien aurrean, EAJk ''urgentziazko behin behineko balorazioa'' egin du, eta, ''erreformak planteatzen duen negoziazio kolektiboaren birzentralizazioa'' azpimarratu du.Erreforma forma zein eduki mailan kritika du Josu Erkoreka EAJk Kongresuan duen bozeramaileak. Aurretik agente sozialekin akordioa lortu gabe eta Parlamentutik igaro gabe erreforma onartu izana egotzi dio buruzagi jeltzaleak Gobernuari.

Eduki mailan ere kritikatu dute erreforma, eta ''zantzu guztien arabera'', negoziazio kolektiboaren ''birzentralizazioa'' planteatzen duela uste dute. EAJko ordezkariak gogoratu du ''Estatuko hitzarmenen aurrean lehentasuna izango lukeen lan harremanetarako euskal esparrua'' defendatzen duela bere alderdiak. Neurri hori argi eta garbi geratzea ''ezinbesteko'' jotzen dute erreforma babesteko.

Amaiurrentzat, bestalde, erreformak azken 50 urteotan lortutako eskubide eta lorpenak murriztu eta indargabetzen ditu. ''Berriz ere agerian geratu da enpresariek ezartzen dituztela politika ekonomikoak eta enplegu politikak'', gaineratu dute.Mikel Arana Ezker Anitza-IU alderdiko buruarentzat, ''CEOEk diktatutako erreforma da hau. Gobernuak ez dio koma bakar bat bera ere aldatu'', esan du.

PSOErentzat kaleratzea bultzatzen du

Jesus Caldera Kongresuko Enplegu Batzordeko PSOEko bozeramailearen hitzetan, erreformak kaleratzea sustatzen du. Bidegabe kaleratutako langile finkoen kalte-ordaina 45 egunetik 33ra jaistea bezalako neurrietan bat egingo ez dutela aurreratu du, eta neurria honek Konstituzioarekin bat egiten duen ere zalantzan jarri du.

Cayo Lara IUko koordinatzaile federalak mobilizazioaren aldeko deia egin du, eta ''langileen eskubideen kontrako eraso'' gisa definitu duen erreforma bideratzen denerako kalean mobilizazioak egitekoa deialdia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea