Ekonomia -

Metro Bilbaoko gatazka

Metro Bilbaok auzitara jo du lan gatazka dela eta

Metro Bilbaoko greba batzordearen hitzetan, enpresak ez du gatazka konpontzeko "inolako asmorik".

Metro Bilbaoko artxiboko irudia. Efe.
Metro Bilbaoko artxiboko irudia. Efe.
Harremanak eten egin dira Metro Bilbaon

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoko zuzendaritzak gaur iragarri duenez, demanda bat jarriko du auzitegietan metroko lan gatazka dela eta, epaile batek uztailean sindikatuekin lan taldearen osaerari buruz adostutako akordioa hautsi ote duen erabaki dezan, sindikatuek konpainiari hori leporatu baitiote.

Enpresa batzordearekin beste behin bildu ostean Txema Oleaga Metro Bilbaoko presidenteak prentsaurrekoan esan duenez, zuzendaritzaren asmoa auzitara "berehala" jotzea da, enpresako zerbitzu juridikoek demanda prest izan bezain laster.

Bestalde, Rafa Valencia Metro Bilbaoko greba batzordeko (ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK) presidenteak salatu duenez, metroko zuzendarien aldetik ez dago gatazka konpontzeko "asmorik". Ildo horretan, aurreratu bezala otsailaren 16an eta martxoaren 1ean lau orduko eta otsailaren 23an zortzi orduko lanuzteak egingo dituztela ohartarazi du.

Valenciak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, "enpresak ez du aurkeztutako negoziazio zerrendatik ezer ere negoziatzeko asmorik izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea