Ekonomia -

Bilera sindikatuekin

Konstituzioaren kontrakoa bada, PSOEk Auzitegira eramango du erreforma

Lan-erreforma berriak elkarbizitza apurtzen duela uste dute Mendezek, Toxok eta Rubalcabak. "Enpresariek boterea irabazi dute langileen kaletetan, eta neurri oso handian gainera'', esan du Rubalcabak

Lan erreforma: PSOEk eta sindikatuek erreforma aztertu dute
Lan erreforma: PSOEk eta sindikatuek erreforma aztertu dute
Lan erreforma: PSOEk eta sindikatuek erreforma aztertu dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Candido Mendez eta Ignacio Fernandez Toxo UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari orokorrak Alfredo Perez Rubalcabarekin bildu dira astelehen honetan, Gobernuak onartu berri duen lan-erreforma aztertzeko. Erreforma berriak elkarbizitza apurtzen duela bat egin dute hiru ordezkariek, beren ustez Konstituzioa onartu zenetik negoziazio kolektiboanm indarrean egon den oreka apurtzen duelako.Bi sindikatuetako buruekin izan duen bileraren ondoren PSOEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, orain arte inoiz ez da agente sozialekin inolako negoziaziorik gabe onartu neurri honetako erreforma bat.Bere ustetan, ''oso erreforma negatiboa da'', langileekin erabat bidegabea delako, eta enpresariei erabateko boterea ematen dielako. "Enpresariek boterea irabazi dute langileen kaletetan, eta neurri oso handian gainera'', esan du Rubalcabak. Bere ustez, azken hamarkadetako bake soziala ere produktiboa eta lehiakorra da.Halaber, PSOEko zerbitzu judizialek Konstituzioaren aurkako neurririk aurkitzen baldin badute lan erreforma Auzitegi Konstituzionalera eramango dutela aurreratu du buruzagi sozialistak. ''Pisuzko arrazoiak baldin badaude, eraman egingo dugu'', esan du.Kongresuko indar politikoen bidez lan-erreforma zuzentzeko helburuarekin sindikatuetako ordezkariek alderdi politikoetako buruekin egin nahi dituzten bileretan lehena izan da gaurkoa. Dena den, gizarte mobilizazioak eraginkortasun handiagoa izango duela uste dute sindikatuetako ordezkariek.Zentzu horretan, Rubalcabak argi utzi nahi izan du igandeko mobilizazioak sindikatuek deitu dituztela; edonola ere, ez du baztertu bere alderdiko ordezkariren bat bertan egotea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea