Ekonomia -
Finantza-erreforma
Finantza-erreformak Estatutuaren eskumenak urratzen ditu, EAJren ustez
Sistema onbideratzearen alde dagoen arren, Urkulluk esan du "estatutua" onartzen ez bada bere alderdiak aurka bozkatuko duela.
Erredakzioa
Finantza-erreformaren aurka bozkatuko du EAJk filosofiaren "mamiaren" iritzi berekoak diren arren, izan ere, estautuko ahalmenak eta kutxen jardun-eremuak inbaditzen direla uste dute.
TVEn eman duen elkarrizketa batean, Urkulluk "Gobernuaren azalpen bat" eskatu du. Sistema onbideratzearen alde daudela esan du buruzagi jeltzaleak, baina "entitate guztientzat neurri berak erabiltzea" ez dela onargarria adierazi du.
Euskadiko aurrezki-kutxak "kaudimendunenak eta gardenenak" bezela identifikatu direla gogoratu du, horregatik, onbideratze objektiboak ezin dituela "gardenak izan ez diren entitateak, helburu hori bete dutenekin parekatu", esan du.
EAJri "bereziki" kezkatzen dion gaiaz mintzatu da Urkullu, hau da, aurrezki-kutxak fundazioetara aldatzeaz, eta euren ustez, Gernikako estatutaren ahalmenak inbadituko lituzke horrek.
"Estatuta eta kutxen jardun-eremu propioaren esparrua" onartzen ez bada eta EAJ "onbideratzearen alde" dagoen arren, nazionalistek aurka bozkatuko dutela esan du Urkulluk.