Ekonomia -

Egunon Euskadi saioan

Lan erreforma 'erabat kaltegarria' izango da, LABen ustez

Mariano Rajoyren Gobernua "Europako eskarien igorle eta hartzaile" dela salatu du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorrak.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia. Argazkia EITB
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia. Argazkia EITB
Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia. Argazkia EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan erreforma "erabat kaltegarria" izango dela defendatu du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorrak, eta "ahalik eta era bateratuenean" greba orokor baten deialdian lan egitearen alde azaldu da, "eduki eta helburu batzuen baitan".

ETBko elkarrizketa batean, Mariano Rajoyren Gobernuak, hartutako erabakiak "aldatzeko asmorik ez duela", adierazi du, eta "Europako eskarien igorle eta hartzaile" izatea hautatu duela uste du. "Merkelen langile bat da Gobernua, eta horregatik, eskatzen diona bete beharko du".

Honen harira, "mendekotasunak geroz eta mendekotasun handiagoa dakar", gaineratu du, "eta eskari guztiak betetzeak geroz eta eskari handiagoak jasotzea ekarriko du".

Greba orokorraren inguruan, bere sindikatuak "erantzun bateratu eta irmo" baten alde lan egingo duela ziurtatu du, "ez soilik erreformari ezetz esateko, krisi honetan gertatzen ari denari ezetz esateko baizik".

Era horretan, "eduki eta helburu batzuen baitan, deialdi bateratu baten alde" apustu egin du, "data jartzea erreza baita, baina ez langileak eta gizartea horretara bultzatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea