Ekonomia -

Lan erregulazioko txostena

Muxikako Inama enpresa deskokatzeko asmoa salatu dute langileek

Posible ikusten dute beste ugazaba batzuekin lantegiari eustea.

Inama enpresa deslokalizatzekoa asmoa salatu dute bertako langileek
Inama enpresa deslokalizatzekoa asmoa salatu dute bertako langileek
Inama enpresa deslokalizatzekoa asmoa salatu dute bertako langileek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muxikako (Bizkaia) Inama enpresako langile batzordeak enpresaren jarraikortasuna bermatuko duen beste proiektu bat "oztopatzea" leporatu dio Finsa taldeari. Aurkeztu duten lan erregulazioko txostena “gezurretan oinarrituta” dagoela salatu dute bertako langileek, eta, enpresa batzordearen hitzetan, deskokatzea da Finsa taldearen helburu bakarra: lana eta irabaziak Muxikatik (Bizkaia) Galiziako lantegira eramatea. "Hainbat urte daramatzate enpresaren itxiera justifikatuko duten kalteak egiten", esan dute.Langileek posible ikusten dute Bizkaiko lantegiari beste ugazaba batzuekin eustea.

Baina, egungo zuzendaritzak ez omen du lehiarik nahi. Hori dela-eta, epaitegietan eman beharreko urratsak azkar eman nahi dituztela salatu dute, eta  konkurtso administrazioaren laguntza dutela ere uste dute langileek. Jaurlaritzari, Aldundiari eta Udalari elkarrekin aritzea eskatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea