Publizitatea
Itxi

2021/09/15

08:15

Ekonomia

Argindarraren faktura

Argindarraren prezioa inoizko garestiena izango da gaur: 172,78 euro/MWh

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiako Gobernuak argiaren kostua murrizteko neurriak iragarri ditu, baina bitartean argindarraren prezioak goraka segitzen du.

  • Tentsio handiko dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE

    Tentsio handiko dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Argindarraren batez besteko prezioak marka guztiak hautsiko ditu asteazken honetan: 172,78 euro/MWh.

Asteartean, argindarrak 153,43 euroko prezioa izan zuen. Beraz, 19,35 euroko igoera izan du; hau da, % 12,6 garestiago ordainduko dugu.  

Ordu-tarterik garestiena 09:00etatik 11:00etarakoa izango da, tarte horretan 180 euro ordainduko baitira megawatt-orduko. 24:00etan, berriz, 159,42 euroko kostua izango du.

Iazko iraileko hirugarren astearteko datuekin alderatuta, argindarraren prezioa hirukoiztu egin da, 48,9 euroko prezioa baitzuen orduan.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;