Ekonomia -

Burtsa

Bankuak indartsu ari dira beheraka, Moody'sen mehatxuak astinduta

Espainiako bankuak galera handiak pilatu dituzte Burtsaren saioaren hasieran. Bankiak esaterako, % 10 galdu du lehen minutuetan. Jarraitu burtsaren bilakaera.

Madrilgo Burtsako irudi bat. Argazkia: EFE
Madrilgo Burtsako irudi bat. Argazkia: EFE
Madrilgo Burtsako irudi bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moody'sek Europako hainbat bankuren kalifikazioa jaistea aztertzen ari dela iragarri eta gero, Espainiako bankuak indartsu ari dira beheraka. Ondorioz, Ibex 35ek % 2,42 egin du behera eguerdian.

Hala, selektiboa 8.529 puntutan kokatu da eguerdian.

Europako burtsa nagusiak ere beherakada ari dira, baina jaitsierak Ibex 35enak baino ahulagiak dira. Milango burtsa % 1,45 jaitsi da saioaren erdian, Frankfurtekoa % 1,09, Londreskoa % 0,64 eta Pariskoa % 0,54.

Selektiboan beherakada handiena jasaten ari den balorea Bankia da, eguerdian % 8,3 jaitsi da. Banco Sabadell % 6,69; Banco Popular, % 6,67; Caixabank, % 4,94; BBVA, % 4,92; Banco Santander, % 3,38 eta Bankinter, % 3,36.

Moody's kalifikazio agentziak gauean iragarri duenez, Europako 16 herrialdetako 114 finantza erakunderen kalifikazioa jaistea aztertzen ari da, zorraren krisiaren dela eta. Kalifikazio agentziak, besteak beste, 21 bankuren izena aipatu du, hau da, ia sektore osoa.

Burtsako agenteen arabera, azken hilabeteetan finantza sektorean epe laburrean akzioak salerosteko jarritako debekua atzo bertan behera utzi izanak ere eragin dio saioari. Orain balore horiekin gehiago espekulatu daiteke eta.

Jarraitu burtsaren bilakaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea