Itxi

Ekonomia

Industria

Nafarroako Volkswagenek lau egunez geldituko du ekoizpena datorren astean

Agentziak | Eitb Media

Enpresak langileei jakinarazi dienez, erdieroaleen horniduraren ezegonkortasunagatik piezak falta dira, eta, ondorioz, datorren astean ostegunean, hilaren 23an, baino ez da ekoitziko.

  • Landabengo lantegia.

    Landabengo lantegia. Artxiboko irudia.

Nafarroako Volkswagenek ohar baten bidez langileei jakinarazi dienez, "erdieroaleen horniduraren ezegonkortasunagatik piezak falta dira", eta, ondorioz, datorren astean ostegunean (hilak 23) baino ez da ekoitziko.

Horrela, Landabengo lantegiko ekoizpena bertan behera utzi dute hilaren 20ko (astelehena), 21eko (asteartea) eta 22ko (asteazkena) hiru lan-txandetan eta ostiralean (ostirala) aurreikusita zegoen goizeko txandan.

Prentsa- eta txapisteria-lantegiek ere egutegi bera izango dute egun horietan. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena