Ekonomia -
Finantza krisia
Ertzaintzak Bizkaiko foru funtzionarioak atera ditu Foru Aldunditik
Normaltasunez eta arazorik gabe irtenarazi dituzte, Herrizaingo Sailaren arabera.
Erredakzioa
Ertzaintzak Bizkaiko Foru Aldundiko liburutegian itxialdia egiten ari ziren ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariak atera ditu gaur goizean. Zerbitzu publikoetan egindako murrizketak eta Aldundiko langileen lan-egoerak okerrera egin duela salatu nahi zuten.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintza 14:30ean joan da foru egoitzara, eta itxialdia egiten ari zen 25 ordezkariei ateratzeko eskatu die.
Normaltasunez eta arazorik gabe irtenarazi dituzte, Herrizaingo Sailaren arabera.
Sindikatuek lan-hitzarmena "benetan negoziatzea" eskatzeko egin dute protesta; izan ere, orain arte foru gobernuaren jarrera "inposatzailea" izan da eta "Mariano Rajoyren legea erabili du”.