Ekonomia -
Gobernuaren arabera
Espainiako ekonomiak "txarrera" egingo du lehen hiruhilekoan
2012ko lehen hiruhilekoan Espainiako Barne Produktu Gordina % 0,3 edo gehiago jaitsi daiteke. Horren ondorioz, “atzeraldi teknikoan” sartuko da Espainiako ekonomia.
Erredakzioa
Fernando Jiménez Latorre Ekonomia Estatu idazkariak aurreratu duenez, 2012ko lehen hiruhilekoan Espainiako Barne Produktu Gordinak % 0,3 edo gehiago egingo du atzera. Horren ondorioz, “atzeraldi teknikoan” sartuko da Espainiako ekonomia.
Agerraldi batean, Jiménez Latorrek esan du lehen hiruhilerako aurreikusi dituzten datuek Espainiako ekonomia atzeraldian sartuko dela baieztatzen dutela. “Oso albiste txarra da”, gaineratu. Bere hitzetan, 2011ko azken hiruhileko jaitsiera beretsua emango da urteko lehen hiru hilabeteetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea