Ekonomia -

Gasteizen

Garraiolariek elkarretaratzea egingo dute ‘osasun zentimoaren’ kontra

Astelehenean egingo dute elkarretaratzea Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Garraiolarien hitzetan, osasun zentimoak 4,8 zentimo garestituko du gasolinaren faktura, litroko.

Un camionero reposta gasolina en una estación de servicio.
Un camionero reposta gasolina en una estación de servicio.
Un camionero reposta gasolina en una estación de servicio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean egingo dute elkarretaratzea Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Garraiolarien hitzetan, osasun zentimoak 4,8 zentimo garestituko du gasolinaren faktura, litroko.

Euskadiko garraio federazioen kooperatiben, Arabako Garraio Elkartearen eta Hiru sindikatuaren hitzetan, osasun zentimoak 4,8 zentimo garestituko du erregaia, litroko.

Halaber, datorren astelehenean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, elkarretaratzea egingo dutela iragarri dute.

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburuak osasun zentimoaren erabilera proposatu zuen otsailaren hasieran; neurri horrek zentimo bat garestituko du erregai litroa.

Estitxu Ugarte Hiruko ordezkariak "erabat errefusatu" du ekimena.

Ildo horretan, osasun zentimoaren "inposaketak" Gizarte Segurantzari berriro ordaintzea dakar, eta horrek "eragin oso negatiboa" izango luke garraiolariengan.

Gizarteari “iruzurra egiten” ari zaiola iruditzen zaio Ugarteri; izan ere, garestitzea ez litzateke zentimo batekoa izango. Zerga bi aldiz kobratuko litzateke, Estatuaren aldetik eta erkidegoaren aldetik, eta Estatuak 2002tik litroko 2,4 zentimoko zerga kobratzen duela gogorarazi du.

Haren azalpenen arabera, erkidegoen esku dago zerga kobratu edo ez erabakitzea, eta hamarretan hala egiten ari dira. Horietan guztietan maximoa kobratzen dute, 4,8 zentimo litroko; horri Estatuarena batuta, beraz, 7,2 zentimo garestitzen da erregaiaren prezioa litroko erkidego horietan, eta "horixe gertatuko litzateke Euskadin ezartzen badute".

Ugartek azpimarratu du "Europako araudiaren kontra" kobratzen dela zerga, eta Europako Batzordeak dagoeneko "zalantzan" jarri omen du "legala ote den".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea