Ekonomia -

Finantzaketa

Gipuzkoako Udalek lau zatitan itzuliko dute zorra

Aurtengo Udal-finantzaketaren Foru Funtsaren itzultzea 2012. urtean lau zati berdinetan ordaintzea hitzartu dute Udalek Aldundiarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Udalek aurtengo Udal-finantzaketaren Foru Funtsaren itzultzea lau zati berdinetan ordaintzea hitzartu Aldundiarekin.

Helena Franco Ogasun sailburuak Gipuzkoako Udalekin izandako bileran hartutako ondorioei buruzko informazioa eman du ostiral honetan. Lehengo astean Donostiako, Irungo, Hondarribiko eta Errenteriako alkateek egindako proposamena (dirua lau zati berdinetan itzultzea) onartzea erabaki dutela adierazi du.

Halaber, Gipuzkoako 88 udaletako 83k euren finantzaketa egoeraren galdeketa erantzunda bidali die Aldundiari. Ogasuneko arduradunak "txundituta" gelditu dira, 72k zorra finantzaketaz baliatu gabe ordainduko dutela jakitean. Beste 11ek nahiago dute maileguaren formula erabili.

Horrek esan nahi du zorraren % 10 ordaintzeko soilik jo beharko dutela kreditua eskatzera. Aldiz, Udalek zor duten kopuruaren (49,7 milioi euro) % 90 aurten ordaindu ahal izango dute, berriz zorpetu beharrik izan gabe.

Hasiera batean, Udalek zorraren erdia otsailean eta beste erdia urtean zehar beste hiru zatitan ordaintzea proposatu zuen Aldundiak, baina Udal batzuen altxortegi arazoak ikusita, Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateak, Jose Antonio Santano (PSE-EE) Irungoak, Aitor Kerejeta (EAJ) Hondarribikoak eta Julen Mendoza (Bildu) Errenteriakoak beste aukera bat proposatu zuten: lau ordainketa berdin egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea