Ekonomia -
Batzordea Erregionala
Jimenezek (PSN) 'ekonomia suspertzeko itun handi bat' proposatu du
PSNko idazkari nagusiak Batzorde Erregionala inauguratu du larunbat honetan eta bertan "doitasunarekin eta pizgarriekin bateragarri diren ekonomiaren susperraldi baten" alde egin du.
Erredakzioa
"Ekonomia suspertzeko eta pobreziaren aurka borrokatzeko, politikariekin eta eragile ekonomikoekin eta sozialekin batera egindako itun sozial eta politiko handi bat" proposatu du larunbat honetan Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak. "Gure helburua enplegua izango da eta horretarako ekonomia sustatuko beharko dugu, doitasunarekin, pizgarriekin eta Ongizate Estatuarekin bateragarri eginda", azaldu du Jimenezek alderdiaren Batzorde Erregionalaren irekiera ekitaldian.
Horregatik "ezetza" eman dio PPko lan-erreformari. "Gezurra da legeek enplegua sustatzen dutela", esan du, "arazo ekonomiko bat da eta hori konpontzeko ekonomiaren garapena konpondu behar da lehendabizi".
"Aurrekontuen orekaren eta itotze ekonomikoaren artean desberdindu behar dugu", azpimarratu du. "Azken hilabetetan doitze gogorrak egin ditugu, errealitatera moldatzeko aurrekontu bat atera dugu", aitortu du. Halaber, sindikatuekin negoziatu ostean, administrazio publikoak erreformatu dituztela gogoratu du, "enplegua mantenduz eta soldatak ikutu gabe".
"Langile publikoen gustokoa izango ez dela uste dut baina esfortsu bat eskatu nahi nieke", esan du. "Ezin diegu langile publikoei gure gizartearen gaitz guztien erantzunkizuna leporatu", gaineratu du Jimenezek.