Ekonomia -

Manifestazioa Madrilen

Toxok eta Mendezek: 'Lan-erreforma zuzentzea nahi dugu'

Lan-erreformaren aurka protestatzeko manifestazioaren hasieran CCOO eta UTGko idazkari nagusiek azaldu dutenez, "herritarrei bide demokratiko bat eskaintzea" da mobilizazioen helburua.

Toxo eta Mendez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiak, protestaren hasieran. Argazkia: EFE
Toxo eta Mendez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiak, protestaren hasieran. Argazkia: EFE
Toxo eta Mendez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiak, protestaren hasieran. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan-erreformaren aurka protestatzeko Estatu osoan deitutako manifestazioei hasiera eman baino lehen, Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiek azpimarratu dutenez, mobilizazio honen helburua ez da borroka, "erreforma zuzentzea baizik".

Mendezek argitu duenez, "inposaketen eta Gobernuak ezarritako murrizketa eta kaleratze politikaren aurrean, herritarrei eta langileei aukera bat eskaintzea" da sindikatuen asmoa. Hori dela eta, helburua ez da "gizarteari pultsua hartzea, bide demokratiko bat eskaintzea baizik". Toxok adierazi duenez, "partehartze handi bat izateko giro oso egokia dago". "Sindikatuen helburua ez da mobilizazioak antolatzea, gatazkak konpontzen laguntzea baizik", azpimarratu du CCOOko idazkari nagusiak.

Honen aburuz, hoberena liteke "lan-erreformaren zenbait puntu aldatzea, batez ere langabetuak aintzat hartuta". Toxok gogoratu duenez, 2002. urteko lan-erreforma dela eta, greba orokor bat antolatu zen eta "bost ministrok dimisioa aurkeztu behar izan zuten, Lan ministroa barne".

Partehartze handia espero da

Bi ordezkari sindikalek uko egin diote parte-hartzearen gaineko zifrak emateari, baina parte-hartze handia espero dutela esan dute. Mendezen ustez, "lege-dekretu bidezko erreforma inposaketa da, eta, sakon zuzentzen ez bada, aldatu egingo du azken 30 urteetan gizartean izan den bizikidetzaren eredua, bai enpresen barruan, bai horietatik kanpo". Araua "atzerapauso handia da, eta, zuzendu ezean, klase ertainak oso denbora gutxian eta zorrotz murriztuko ditu eta pobrezia areagotu egingo du Espainian", UGTko buruzagiaren hitzetan.

"Gaurko manifestazio demokratikoak garrantzitsuak dira eta parte-hartze zabala izatea espero dut", esan du Toxok. "Lan-erreforma ez bidezkoa da enpresari mesedea egiten diolako, justu botere handiena duen elementua, hain zuzen", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea