Ekonomia -
PPren Kongresua
Rajoyk lan erreforma 'bidezkoa, ona eta beharrezkoa' dela esan du
Hala ere, Gobernuko presidenteak argi utzi du: "Erreformek ez dute lanposturik sortzen, baina erreformarik gabe lana ez da berez sortuko".
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Exekutiboak onartutako lan erreformaren alde egin du Espainia osoan egiten ari diren protesten aurrean. Manifestazioei errespetua agertu die, baina erreforma Espainiarentzako "bidezkoa, ona eta beharrezkoa" dela ziurtatu du.
Rajoy lan erreforma izan du hizpide PPko 17. Kongresuaren amaiera ekitaldian. Presidenteak onartu egin du erreformaren kontrakorik badagoela.
Hala ere, presidentearen arabera, onartutako erreforma langabezian dauden bost milioi pertsonak itxaroten zuten erreforma da. "Espainiak behar duen erreforma da, Europan lanpostu gehien deuseztatzen duen herria izatea saihesteko", azpimarratu du.

Dena den, hartutako neurriak eta Gobernua aztertzen ari den bestelako erreformek miraririk ekarriko ez dutela esan du Rajoyk. Honen harian, presidenteak onartu egin du erreformek ez dutela lanik sortzen, baina "erreformarik gabe ez da enplegu berririk egongo".
Protestei erantzuna
Erreformaren kontra egindako manifestazioei zuzenean erreferentziarik egin gabe, "batzuk errekuperazioaren aldeko borondatea deusezten" saiatzen ari direla esan du presidenteak eta atsegin ez dituzten gauzen kontra protestatzea normala ikusten du, beharbada aurreko Gobernua nahiago zutelako.
Hori guztiaren gainetik, espainiarrek ez dutela "Gobernuaren lana oztopatu" eta aurrean duten aukera baztertuko esan du Rajoyk. "Espainia osoak aurrera egiten lagunduko du, eta oztopoak jartzen dituztenak atzean utziko ditu", gaineratu du