Ekonomia -
130.000 milioi euro
Greziaren bigarren erreskatea onartzeko saikerak aurrera darrai
Baldintza zorrotzak izango ditu diru-laguntzak, izan ere, blokeatutako kontu batean sartuko dute zorraren ordainketari lehentasuna eman diezaioten, zerbitzu publikoak finantzatu aurretik.
Erredakzioa
Euroguneko Ekonomia ministroak Greziari eman beharreko 130.000 milioi euroko bigarren erreskatea onartu nahi dute datozen orduotan herrialdearen porrota eta Eurogunetik kanporatu behar izatea saihesteko. Azken asteotako zalantzen ostean, Estatu kideak plan berriaren inguruan "akordioa lortzear" daude, iturri diplomatikoek jakitera eman dutenez.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra, Mario Monti Italiako lehen ministroa eta Lucas Papadimos Greziakoa ziur agertu ziren iragan ostiralean asteleh honetan onartuko zutela diru-laguntza. Papadimos Mark Rutte Holandako lehen ministroarekin bildu dizen erreskatearen bidea errazteko, izan ere, kontra agertu denetako bat da.
Baldintza zorrotzak izango ditu diru-laguntzak, izan ere, blokeatutako kontu batean sartuko dute zorraren ordainketari lehentasuna eman diezaioten, zerbitzu publikoak finantzatu aurretik. Gainera, hilabetea amaitu aurretik Atenasek herstura neurri batzuk jarri beharko ditu abian laguntzak jasotzeko.
Ez da baztertzen Alemaniak, Holandak eta Finlandiak Greziaren gaineko kontrol zorrotzagoa eskatzea, Europar Batasuneko, Europako Banku Zentraleko eta Nazioarteko Diru Funtseko ordezkariek erreformak ezarriko direla egiaztatzea adibidez.