Ekonomia -

Polemika Gipuzkoan

Markel Olanok agerraldia egin beharko du, Bidegiko kontuak argitzeko

Gipuzkoako zenbait obratan "kudeatzea okerra" izan zela eta esleipen batzuk gaizki egin zirela eta orain Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenak bere salaketari indarra eman diola uste du Bilduk.

Markel Olano ETB-1n egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Markel Olano ETB-1n egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Markel Olano ETB-1n egindako elkarrizketa batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izandakoak agerraldia egin beharko du Bideko Azpiegitura eta Mugikortasun Batzordean, Bilduk hala eskatuta, Gipuzkoako Diputazioak egindako zenbait obratako aurrekontuetan antzemandako desfaseak argitzeko.

Markel Olanoz gain, Eneko Goia Bideko Azpiegitura diputatu ohiak eta Borja Jauregi Bidegiko zuzendari nagusi izandakoak ere eman beharko dituzte azalpenak.

Idoia Ormazabal, Iban Asenjo eta Enrique Martinez Bilduko batzarkideek prentsaurrekoa eskaini dute Donostian, joan den ostiralean Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ezagutarazitako txosten batek 2009an Gipuzkoan egin ziren zenbait obraren esleipenak gaizki zeudela baieztatu ostean.

"Txosten horrek agerian utzi du kudeatze okerra egin zela, desfaseak daudela eta obra batzuen esleipenetan anomaliak egon badaudela", nabarmendu du Asenjok.

"Titular eta adierazpen deigarriak albo batean utzita, egoera horren erantzuleak azalpenak eman behar dituzte gipuzkoar guztiok ordezkatzen gaituen ganberan", erantsi dute.

Gauzak horrela, Markel Olano, Eneko Goia eta Borja Jauregiren agerraldia eskatu dute, "gain honen inguruko xehetasun guztiak argitu ditzaten".

Azkenik, EAJri "ausardia" eskatu diote, Bidegiren inguruan egindako kudeatze guztiak "zehatz-mehatz eta inolako beldurrik gabe" azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea