Ekonomia -

Donostialdeko metroa

Metroko lanak aurrera doaz, baina motel Aldundiaren aurkakotasunagatik

Jaurlaritzak Donostialdeko metroko lanekin aurrera jarraitzen du, baina moteldu egin direla esan du Arriolak Gipuzkoako Aldundiaren aurkakotasunagatik.

Iñaki Arriola, Metroko lanetan. Argazkia: EITB
Iñaki Arriola, Metroko lanetan. Argazkia: EITB
Iñaki Arriola, Metroko lanetan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraituko du Donostiako metroaren lanekin, eta "gutxi gorabehera proiektuaren % 25” dagoeneko egina dagoela azaldu du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak.

Jaurlaritzak 200 milioi euro baino gehiago bideratu ditu obra horietara; iaz 147,7 milioi euro eman zituen, eta aurten 35,5 milioi jarriko ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, ezezkoa eman zion finantzaketan parte hartzeari. Aldundiaren ezezkoak eta krisi ekonomikoak lanen erritmoa motelduko dutela jakinarazi du Arriola Garraio sailburuak.

Gipuzkoako Aldundiari proiektu honekin bat egiteko "eskua luzatzen" jarraituko dutela berretsi du Arriolak, Aldundiak finantziazioan parte hartuko ez duela esan ostean.

Bestetik, Aldundiak proiektu hau suspertzeko, Gipuzkoako Batzar Nagusiek ekimenen bat onartzea espero du, izan ere, erakunde horretan Bilduk ez du gehiengoa.

Donostiako Udala ere lan hauek finantzatzearen aurka azaldu da, baina joan den irailaren29an azpiegitura honen aldeko ekimen bat onartu zela ekarri du Arriolak gogora.

Bestalde, proiektua Donostiaz haratagoa dola adierazi du, eta Lasarte, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Irun eta Hondarribia ere hartzen dituela gogoratu du, Gipuzkoako biztanleriaren % 65. Egun, Loiola-Herrera, Lasarte-Errekalde eta Añorga-Errekalde zatian daude lanetan, baita Arasoko kotxetegian ere.

Gainera, Herrera-Altza tarterako 45 milioi euroko eskaintza atera dela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea