Ekonomia -
Foru Aldundian
Enpresa batzuei barkatutako zorrak salatu ditu Bilduk Gipuzkoan
Xabier Olano Gipuzkoako Ogasun zuzendariak esan du aurreko Gobernuak irregulartasunak egin zituela hainbat errepideren kudeaketan. Jeltzaleei "batzuentzat bakarrik" gobernatzea leporatu die.
Erredakzioa
Xabier Olano Gipuzkoako Ogasun zuzendariak esan du aurreko Gobernuak irregulartasunak egin zituela hainbat errepideren kudeaketan. Jeltzaleei "batzuentzat bakarrik" gobernatzea leporatu die.
Kontuen Euskal Epaitegiak arrazoia eman diola esan du Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, eta EAJri eta Hamakabati "arduragabekeriaz" jokatu izana leporatu dio. Horrez gain, "argibideak" ere eskatu dizkie aurreko foru arduradunei.
Kontuen epaitegiak emandako hainbat diru-laguntzatan eta enpresa batzuek barkatutako zorretan ere ikusi ditu irregulartasunak Bilduren Gobernuak.
Olanok iragarri du hemendik aurrera, "orain arte ez bezala", Ogasun zuzendariak ez duela 6.000 eurotik gorako zorrak barkatzeko eskumenik izango, egungo Diputazioak abenduan onartutako Legeari esker.