Ekonomia -

ETXEBIZITZA LEGEA

Etxebizitza Lege berriaren arabera, babestutako etxebizitzak ezingo zaizkio sektore pribatuari saldu

Oraindik tramitazio bidean dagoen araua Auzitegi Konstituzionalera eramango du PPk. Gainera, Pablo Casadok iragarri du legea ez dela aplikatuko PPk agintzen duen autonomia erkidegoetan. Eusko Jaurlaritzak 2015ean onartu zuen Etxebizitza Legea.

Higiezinen agentzia bateko erakusleihoa. Artxiboko argazkia: EFE
Higiezinen agentzia bateko erakusleihoa
Higiezinen agentzia bateko erakusleihoa. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk eta Unidas Podemosek aste honetan adostu duten Etxebizitza Lege berriaren arabera, estatu osoan etxebizitza publikoak ezingo zaizkio sektore pribatuari saldu. Horretarako, jabetza publikoa duten etxeak modu iraunkorrean babestuta egongo dira, birkalifikatzea baztertuta. Hala ere, PPk iragarri du oraindik tramitazio fasean dagoen legea ez dela aplikatuko PPk agintzen duen autonomia erkidegoetan, Andaluzian eta Madrilen, besteak beste. Gainera, PPk testuaren aurkako helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, bere aldetik, lege berria irakurri arte itxaroteko eskatu dio Pablo Casado PPko buruari.

Sektore publikoko etxebizitzak babes iraunkorreko erregimen baten pean egongo dira, eta, salbuespenak salbuespen, birkalifikazioak egitea eragotziko du.

Hori da PSOEk eta Unidas Podemosek aste honetan adostu duten Etxebizitza Lege berriaren funtsezko gakoetako bat.

Etxebizitza Lege berriaren baitan, etxebizitza-sustapen guztien % 30 etxebizitza babestuak eta horien erdiak alokairu sozialekoak izan beharko dira. Halaber, etxejabe handiek, 10 etxe baino gehiago dituztenek, legez murriztu beharko dituzte alokairuen zenbatekoak, tentsionatutako eremuetako erreferentzia indizeak aintzat hartuta.

Gaur-gaurkoz, Espainiako Gobernuak ez du zehaztu legea noiz onartuko duen. Ministroen Kontseiluak onartu aurretik, PSOEk eta Unidas Podemosek osatzen duten koalizio gobernuak Diputatuen Kongresura bidaliko du.

Euskal Autonomia Erkidegoak 2015ean onartu zuen Etxebizitza Legea, eta Eusko Jaurlaritza araudiaren letra txikia irakurri zain dago balorazio bat egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Katalunia Espainia bideoak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Madril albisteak gaur Galizia albisteak Kantabria Asturias azken ordukoa Zer gertatu da Castellonen? Higiezinen merkatua gaur Errioxa gaur