Ekonomia -

Legekoa ez den proposamena

Iruzur fiskalaren aurka egiteko neurriak proposatu ditu Ezker Anitzak

Iruzur egin dutenen izenak agertzeko zerrenda bat egitea proposatu du Mikel Aranak, baita Ertzaintzako talde batek honen aurka lan egitea ere.

Mikel Arana. Argazkia: EITB
Mikel Arana. Argazkia: EITB
Mikel Arana. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana Ezker Anitza-IUk koordinadoreak legezkoa ez den proposamen bat aurkeztu du iruzurraren aurka egiteko hainbat neurrirekin. Besteak beste, iruzur egiten dutenen izenekin zerrenda bat eratzea eta Ertzaintzaren barruan hortan espezializatutako talde bat sortzea.

Bilbon eman duen prentsaurrekoan, "poliziaren teknikekin espezializatutako talde bat" defendatu du iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko.

Gainera, 1.500 eurotik gora iruzur egiten duten pertsona fisiko edo juridikoen zerrenda argitaratzeko eskatu dio Ogasunari. "Berankorren zerrendan 10 euroko telefono faktura ez ordaintzeagatik edozein pertsona azaltzen bada, gizarte osoari lapurtzen dagoena ezagutzeko eskubidea dugu", adierazi du.

"Defizitaren beharrarekin betetzeko Gobernuak egin dituen murrizketak ez lirateke beharrezkoak izango, denek behar fiskalekin beteko balute", eta iruzurarren aurrean irmotasunez erantzuteko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea