Ekonomia -

Laguntzak

Errenta baxuko familiek 100 euro jasoko dituzte 3 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko

Osagarri horren helburua da kalteberatasun-egoeran dauden familiei laguntzea eta haurren pobrezia murriztea, Gizarte Eskubideen ministroaren esanetan.

Bi haur kalean eskolarako bidean. Artxiboko argazkia: EFE.
Bi haur kalean eskolarako bidean
Bi haur kalean eskolarako bidean. Artxiboko argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 100 euro arteko laguntza emango die seme-alabak dituzten familiei, baldin eta bizitzeko gutxieneko bitarteko diru-sarrera jasotzen badute edo diru-sarrera txikiak badituzte.

Unidas Podemosek eta PSOEk akordioa lortu dute neurri hori 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartzeko. Osagarri horren helburua da kalteberatasun-egoeran dauden familiei laguntzea eta Espainian haur-pobrezia murriztea.

Laguntza hori jaso ahal izango dute bi pertsona helduk eta 27.000 eurorainoko diru-sarrerak dituzten haur batek osatutako familiek, bai eta bi haur eta bi heldu dituzten familiek ere, 32.100 eurorainoko diru-sarrerak dituztenak.

Guraso bakarreko familientzat, urteko errentaren baldintza hau izango da: 30.800 euro bi seme-alabarekin eta 27.700 euro seme-alaba batekin.

Ekimen honek 0-3 urte bitarteko seme-alabei ematen die lehentasuna. Horrela, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten familiek 100 euro izango dituzte hilean; 3 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituztenentzat, berriz, 70 euro, eta 6 eta 18 urte bitartekoentzat, 40 euro.

Ione Belarra Gizarte Eskubideen ministroak Onda Cero irratian gaur goizean adierazi duenez, osagarri hori hazkuntzagatiko prestazio unibertsala lortzeko aurrerapausoa da, eta horrek "ongizate-estatua indartuko luke".

Ione Belarra Eskubide Sozialen ministroa. Argazkia: EFE.

Unidas Podemosek neurri hori aurrekontuen zirriborroan sartzea proposatu zuen, baina, azkenean, Parlamentuko izapidetzean sartuko da, transakzio-zuzenketa baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Umeak Aurrekontu Orokorrak