Ekonomia -

Defizitaren krisia

PP: 'Aurrekaririk gabeko esfortzuak egin beharko ditugu'

Alfonso Alonso PPko bozeramaileak ohartarazi du "zulo handia" dagoela eta "aurre egin" beharko zaiola.

Alfonso Alonso PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea. EFE
Alfonso Alonso PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea. EFE
Alfonso Alonso PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak ohartarazi du "aurrekaririk gabeko esfortzuak" egin beharko direla defizitari aurre egiteko (egun BPGren % 8,51ekoa da, eta Bruselak % 4,4ra jaistea exijitu du).

"Zulo erraldoia daukagu, eta aurre egin behar diogu", azpimarratu du Alonsok, Catalunya Radio irrati-katean egindako elkarrizketan. Horrenbestez, "funtsezkoak ez diren gastuetan" murrizketak egitea defendatu du, baina betiere baliabide gutxi dutenen babesa bermatuta.

"Sudoku honen zenbakiak ezinezkoak dira. (...) Urte askotan arduragabekeria izan da nagusi, eta iazkoa zoritxarreko urtea izan zen, Gobernuaren aurreikuspenek egoera irreala, engainukoa, eragin baitzuten", esan du.

Hori horrela, Mariano Rajoyren Gobernuak "zeregin zaila" duela azaldu du, Estatuaren egitura berrikusi egin beharko baitu, bideragarria eta finantzagarria izan dadin.

"Ezin dugu gastatu jasotzen duguna baino 45.000 milioi euro gehiago", ohartarazi du.

Estatuak 55.000 eraikin ditu eta 100 milioi euro gastatzen ditu alokairutan Bestalde, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak iragarri du plan bat abiatuko dutela Estatuaren ondare higiezinak arrazionalizatzeko. Izan ere, une honetan Administrazio Orokorrak 55.000 eraikin ditu, eta urtean 100 milioi euro ordaintzen ditu alokairutan.

Senatuko Konstituzio Batzordean egindako agerraldian zehaztu duenez, Madrileko erdigunean 500 milioi euroko eraikinak erabili gabe daude.

Santamariaren esanetan, Gobernuarentzat "onartezina" da hainbat eraikin erabili gabe egotea, eta, beraz ondasunak kudeatzeko plan integral bat abiatzea defendatu du.

Plan horrek irizpideak ezarriko lituzte aipatu 55.000 eraikinak kudeatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea