Ekonomia -
Defizita murrizteko
Errepideak erabiltzaileek ordaintzea nahi du Madrilgo Erkidegoak
Esperanza Aguirrek adierazi du hori lortzeko formulak aztertuko dituztela, eta besteak beste, Europako beste herrialde batzuetan erabiltzen den pegatina aipatu du.
Erredakzioa
Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak esan du bere Gobernua formula desberdinak aztertzen ari dela "jasotzen duena baino gehiago ez ordaintzeko", eta horietako bat errepideak erabiltzaileek ordaintzea litzatekeela.
Aguirrek Onda Ceron egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Madrilgo Erkidegoan "dena doan" Osasun arloan eta Hezkuntzan, "doakoak diren guneetan", soilik izango da. Gainerakoan, "oinarrizkoak ez diren gastuak" murriztuko omen dituzte, beharrezkoak diren zerbitzuak eskaini ahal izateko.
Besteak beste, errepideen mantenua aipatu du oinarrizkoak ez diren gastuen artean. Hori horrela, "errepideak erabiltzaileek finantzatzea" proposatu du, zeren "Alucheko herritar batzuk, 75 urtetik gorakoek, ziurrenik ez dituzte errepideak erabiliko".
"Europan badago kartel bat hori guztia esaten duena", adierazi du Madrilgo presidenteak Europako herrialde batzuetan erabiltzen den pegatinari erreferentzia eginez.