Ekonomia -
Eustaten datuak
Euskadiko etxebizitzen % 16 hutsik daude edo bigarren egoitza dira
Euskadiko etxebizitza-parkearen batez besteko antzinatasuna 39,2 urtekoa da eta batez besteko azalera erabilgarria 86,9 metrokoa.
Erredakzioa
Euskadiko etxebizitzen % 83,9 ohiko bizitetxeak dira % 16,1, beraz, hutsik daude edo bigarren egoitza modura erabiltzen dira, Eustaten datuen arabera.
Bizkaiak ditu bigarren etxebizitzen edo hutsik daudenen kopururik altuena, % 14,8. Gipuzkoak eta Arabak, ordea, % 17,5.
EAEn 2010ean 2006an baino 24.695 etxe gehiago zenbatu zituzten etxebizitzen parkean; urtean 8.232 etxe gehiago eraiki ziren, beraz. Datu horrek eraikuntzaren sektorearen dezelerazioa erakusten du, 2001-2006 urteetako datuekin alderatuta % 60 jaitsi baita.
2006tik izan den hazkundearen % 44,8, Bizkaian izan da, % 32,8 Gipuzkoan, eta % 22,4 Araban.
Hiriburuei erreparatuz gero, Gasteiz % 5 hazi da azken urteotan (5.066 etxe gehiago egin dira bertan), Donostia % 3,5 hazi da (2.950 etxe gehiago) eta Bilbo, % 0,8 (1.237).
Bestalde, etxebizitza-parkearen batez besteko antzinatasuna 39, 2 urtekoa da. Lurraldeka, Araban 33,2 urtekoa da, Gipuzkoan 39,8koa eta Bizkaian 40,6koa. Azalera erabilgarriari dagokionez, batez bestekoa 86,9 metrokoa da. Arabak ditu etxebizitza handienak, 91,1 metro karraturekin, Gipuzkoak 87,2 eta Bizkaiak 85,2.