Ekonomia -

Euskadi Irratian

ELA: 'Politikariek gezurrak esaten dituzte arpilatzeak justifikatzeko'

Adolfo Muñoz, ELA sindikatuko idazkari orokorrarentzat lan erreforma "oso basatia" da eta ondorioak "langabezia eta pobrezia gehiago" izango dira.

Adolfo Muñoz, ELA sindikatuko idazkari nagusia. Argazkia: EITB
Adolfo Muñoz, ELA sindikatuko idazkari nagusia. Aegazkia: EITB
Adolfo Muñoz, ELA sindikatuko idazkari nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari orokorrarentzat politikari guztiak "gezurti hutsak" dira, bere ustez "gezurrak esaten dituzte arpilatzeak justifikatzeko", Gobernu ezberdinek egin dituzten murrizketen harira.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, buruzagi sindikalak esan du ez zaiola "doitasun" hitza gustatzen, "berez murrizketak direlako, Madrilen, Iruñean, Gasteizen eta Aldundietan".

"Mahai gainean duguna manipulazio hutsa da, politikariak gezurtiak direlako. Gertatzen ari denarekin, ez dago eskubiderik alderdi guztiek murrizketak egiteko ados egotea", azpimarratu du.

Gobernuaren lan erreforma "oso basatia" dela uste du Muñozek eta "soldatak jaitsi eta lan baldintzak okertu" nahi dituela esan du. "Politika hauek beste herrialdeetan egin dira eta bertako ondorioak ikertu ditugulako dakigu horrela izango dela; langabezia eta pobrezia gehiago".

Honen harira, erreforma honekin, patronalak, bai CEOE baita Confebask ere, "oso pozik daude", "kontratuak oraindik prekarioagoak direlako eta hitzarmenak efekturik gabe gelditzen direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea