Ekonomia -
Lan gatazka
Metroko lehen lanuzteak % 90eko jarraipena izan du sindikatuen arabera
Metro Bilbaoko langileek lan gatazka hasi zenetik 21 lanuzte partzial egin dituzte guztira, eta 24 orduko lanuzte bat.
Erredakzioa
Metro Bilbaoko greba batzordeak adierazi duenez, ostegun honetan deitu duten lanuzteak % 90eko jarraipena izan du. Enpresak, bestalde, trenen erdiak funtzionatu dutela adierazi du.
ELA, CIM, UGT,LAB eta ESK-¡k osatutako greba batzordeak ohar batean jakinarazi dutenez, goizeko 05:45etatik a 07:45etara deituta zegoen lanuztearen jarraipena % 90ekoa izan da gidarien artean, % 80koa geltokietan. Arratsaldeko lanuzteak ''oso antzekoak edo zertxoboait arrakastatsuagoak'' izan direla iragarri dute.
Hala ere, enpresak jakinarazi duenez, bi ordu horietan zerbitzuaren % 50 eskaini ahal izan da, ezarritako % 30eko gutxieneko zerbitzuaren gainetik, alegia.
Metro Bilbaoko langileek lan gatazka hasi zenetik 21 lanuzte partzial egin dituzte guztira, eta 24 orduko lanuzte bat.