Ekonomia -

Eusko Jaurlaritzak

Motelaldi ekonomikoak 'azkar' eragin dio lan-merkatuari EAEn

EAEn ia 51.000 lanpostu desagertu dira 2008tik, ekonomia krisiaren lehenengo arazoak atzematen ari zirenetik.

Motelaldi ekonomikoak 'azkar' eragin dio lan-merkatuari EAEn. Argazkia: EITB
Motelaldi ekonomikoak 'azkar' eragin dio lan-merkatuari EAEn.
Motelaldi ekonomikoak 'azkar' eragin dio lan-merkatuari EAEn. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Planifikazio zuzendaritzak aitortu du motelaldi ekonomikoak "azkar" eragin diola lan-merkatuari. 2011n EAEn 6.000 lanpostu desagertu ziren, baina 51.000ra iristen da kopuru hori 2008ra atzera eginez gero, hau da, ekonomia krisiaren lehenengo arazoak atzematen ari ziren momentutik zenbatzen hasiz gero.

Eusko jaurlaritzak lan-merkatuaren joera aztertu du Coyuntura en un Clic aldizkarian eta 2011n ere lanpostuak desagertzen ari zirela egiaztatu dute.

2011n zenbatu ziren 961.165 lanpostuak 2005etik izan den kopuru "baxuena" dela azaldu du Jaurlaritzak artikulu horretan.

Jaurlaritzak azaldu duenez, 2011ko lehenengo hiruhilekoan lanpostu kopurua % 0,1 murriztu bazen, urte amaierarako % 1,3ra iritsi zen beherakada. Guztira, 6.000 lanpostu desagertu ziren iaz, baino 51.000ra iristen da kopuru hori 2008ra atzera eginez gero, hau da, ekonomia krisiaren lehenengo arazoak atzematen ari ziren momentutik zenbatzen hasiz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea