Itxi

Ekonomia

Zergak

Plusbalioaren gaineko zergaren hainbat puntu baliogabetu ditu Auzitegi Konstituzionalak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Udal Ogasuna Arautzeko Legearen 107.  artikuluaren hainbat paragrafo baliorik gabe utzi ditu Konstituzioaren aurkakoak direla ebatzita.

  • Gasteizko udaletxea. Artxiboko argazkia: EFE

    Gasteizko udaletxea. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin ditu plusbalioaren gaineko udal zerga kalkulatzeko hainbat irizpide, lursailaren balioa beti handitzen dela aurreikusten duelako, hala izan den eta benetako igoera zenbatekoa izan den kontuan hartu gabe.  

Ebazpenaren xehetasunak datozen egunetan jakinaraziko badituzte ere, aurreratu dute Udal Ogasuna Arautzeko Legearen 107. Artikuluaren hainbat zati baliorik gabe utzi dituztela. Zehazki 107.1 eta 107.2.a) artikuluak indargabetu dituzte, baita 4. atala ere.

Juan Jose Gonzalez Rivas Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak boto partikularra eman du eta Maria Luisa Balaguer eta Candadido Conde-Pumpido magistratuek kontrako botoa aurkeztu dute.

Ebazpen honekin Konstituzionalak berretsi egin du Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak udal zerga horren kontra emandako epaia.  

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena