Ekonomia -

Ministroen kontseilua

2012an 630.000 lanpostu deuseztatuko dira, Gobernuaren arabera

Langabezia tasa % 24,3ra iritsiko dela aurreikusi dute, baina De Guindos ez du 6 milioi langabe izatearen aukera aipatu nahi izan. Autonomia Erkidegoei ezarritako gehienezko defizita % 1,5 da.

De Guindos (ezk), Saenz de Santamaria (erdian) Montoro (esk), prentsaurrekoan. Efe.
De Guindos (ezk), Saenz de Santamaria (erdian) Montoro (esk), prentsaurrekoan.
De Guindos (ezk), Saenz de Santamaria (erdian) Montoro (esk), prentsaurrekoan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak 2012an ekonomiak % 1,7ko jaitsiera izango duela eta 630.000 lanpostu deuseztuko direla aurreikusten du, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak iragarritakoaren arabera.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak 2012ko makroekonomiaren inguruko zehaztasunak eman ditu, "errealitateari lotutakoa" eta lanbagezia-tasa % 24,3ra iristea aurreikusten duela esan du.

Hala ere, ez da ausartu langabeen kopurua sei milioira iritsiko dela esatera eta macroekonomian lan-erreformaren eragin positiborik nabaritzen dela ziurtatu du. Hala ere, etagin hori "askoz nabarmenagoa izango da 2013an".

De Guindosen arabera, Espainiako ekonomiak behera egingo du urteko lehen hiru hiruhilekoetan eta laugarrenean egonkortzera egingo du. Ministroaren ustez, atzeraldia munduko ekonomiaren eraginez eta eurogunearen atzeraldi "leuna"ren ondorioa da.

% 1,5eko defizita erkidegoentzat

Gobernuak % 1,5eko defizita izateko helburua jarri die autonomia erkidegoei 2012an. Aurretik % 1,3koa zen. Estatuko Administrazioari, berriz, % 4koa jarri dio (aurreko helburua % 3,2koa zen) eta udalei % 0,3koa (aurreko urtean bezala).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea