Ekonomia -

Argindarra

Enpresa elektrikoak "kontrol publiko eta sozialaren menpean" jartzea eskatu du ELAk

Sindikatuak elektrizitatearen prezioa finkatzeko sistema aldatzea ere proposatu du, energia guztia iturri garestienaren prezioaren arabera ordain ez dadin.

Hainbat entxufe etxe batean. Argazkia: EITB Media.
Hainbat entxufe etxe batean
Hainbat entxufe etxe batean. Argazkia: EITB Media.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak Espainiako konpainia elektrikoak "kontrol publiko eta sozialaren menpean" jartzea eskatu du astearte honetan, elektrizitatearen prezioaren igoera geldiarazteko.

ELAk elektrizitatearen prezioaren igoerari aurre egiteko proposamenak azaldu ditu Bilbon, besteak beste, elektrizitatearen prezioa finkatzeko sistema aldatzea eta iturri garestienaren prezioaren arabera energia guztia ez ordaintzea, energia "merkatu logikatik" ateratzea, konpainia elektrikoek jasotzen dituzten "ezkutuko bidesariak" mugatzea eta elektrizitatearen BEZa % 4ra jaistea.

Pedro Sanchezen Gobernuak "argindar enpresa handien xantaiari men egin dio, eta Eusko Jaurlaritzak berri on gisa ospatu du", salatu du sindikatuak.

ELAren ustez, "onartezina da egoera larri honetan enpresa elektriko handien neurrira egindako legeak onartzea" eta "orain politikariek beren erantzukizunak enpresetara bideratzea, 90eko hamarkadaren amaieran sektore elektrikoaren erabateko pribatizazioaren arduradunak izan zirenean".

"Egoera jasanezina bihurtu da -azaldu du Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak-, baina Espainiako Gobernuak, orain arte bezala, enpresa handien interesak defendatzen jarraitzen du".

Urriaren 26an onartutako dekretuak bertan behera utzi ditu Sanchezen Gobernuak enpresa elektriko handien onurak mugatzeko hartu zituen neurriak, eta, beraz, "etekinak mugatzea ia ezinezkoa izango da".

ELAko buruak Eusko Jaurlaritzak gai honetan duen jarrera ere kritikatu du, eta Iñigo Urkulluren Gobernuak "enpresa elektrikoen (eta, batez ere, Iberdrolaren) interesak beste enpresa eta plantillen aurretik jartzen dituela" adierazi du, "eta hori onartezina da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Elektrizitatea