Ekonomia -

EAE-KO AURREKONTUAK

Eusko Jaurlaritzak 3,3 milioi bideratuko ditu dendak modernizatzeko

Turismo alorrean, Javier Hurtado sailburuak azpimarratu duenez, Jasangarritasun Turistikoaren Estrategian 67 milioi euro inbertituko dituzte hiru urtean, Next Generation Europako funtsei esker, horietako 23,9 datorren urtean.

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua. Argazkia: EFE
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua. Argazkia: EFE
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 3,3 milioi bideratuko ditu saltokien modernizazio prozesuan inbertsioak laguntzeko, 2021ean erabilitako diru kopuru bera, alegia.

Javier Hurtado sailburuak agerraldia egin du ostegun honetan, Eusko Legebiltzarrean, aurrekontu proiektuaren xehetasunak azaltzeko. Sailak 52,1 milioi euroko aurrekontua izango du guztira, eta horri Europako funtsetako 27,2 milioi gehituko zaizkio.

Merkataritza arloan, sektorearen asoziazionismoa laguntzeko 9,9 milioi aurreikusi dituzte aurrekontuan. Horrela, Euskomer konfederazioari ia milioi bat emango diote, 650.000 euro EuskalDendak elkarteari, eta 753.000 euro, besteak beste, GasteizON, Bilbao Dendak eta San Sebastian Shops hirietako plataformei.

Turismo alorrean, sailburuak azpimarratu duenez, Jasangarritasun Turistikoaren Estrategian 67 milioi euro inbertituko dituzte hiru urtean, Next Generation Europako funtsei esker; horietako 23,9 datorren urtean.

Azkenik, Basquetour Turismo Agentziaren esku 9,1 milioi jartzea jasotzen du aurrekontuak, aurreko urtean baino % 10,6 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza EAEko Aurrekontuak