Ekonomia -

pentsiodunen mugimendua

Kutxabankek bulego guztiak irekitzea aldarrikatu dute pentsiodunek Legebiltzarrean

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimeduak euskal banku publiko bat sortzeko eta arreta presentziala mantentzeko ere eskatu du.

Pentsiodunen manifestazioa, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunen manifestazioa, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunen manifestazioa, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariek zenbait eskaera egin dituzte ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean, hala nola euskal banku publiko bat sortzea, arreta presentziala mantentzea eta Ganberak Kutxabanki bulego guztiak berrireki ditzan eskatzea.

Mugimenduko bi bozeramailek banku-politiken inguruko aldarrikapenak adierazi dituzte Legebiltzarrean, dagokion lantaldean, eta arreta zerbitzuen digitalizazioa gaitzetsi dute, haien kolektiboak jasotzen duen arreta urritu dela eta.

Eskatu dute bi printzipiotan oinarrituko den banku publiko bat eratzeko: gehien duenari gehiago kobratzea, eta aurrez aurreko arreta mantendu dadila.

Gero eta ez-presentzialago bilakatzen ari den arretaren inguruan, azaldu dute "kezkatuta" daudela, eta ez dutela "gaia alde batera utziko, herritargoaz barre egiten" ari direlako.

Gainera, 65 urtetik gorako pertsonei doako kreditu-txartelak emateko eta banku-komisioak 2015ean kobratzen zituzten kopuruetara beheratzeko eskatu dute. Zentzu horretan, gogora ekarri dutenez, bankuak bezeroei kontu bat irekitzeagatik ordaintzetik, bezeroek euren diruarekin eragiketak egiteko ordaindu behar izatera igaro dira.

Kutxabanki buruz ere hitz egin dute, eta egotzi diote beste bankuek egindako neurrigabeko praktika berdinak egin izana, zoru-klausulei dagokienez, esate baterako. Era berean, legebiltzarkideei esan diete entitate horri itxitako bulegoak berrireki ditzan eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Pentsioei buruzko albisteak 2024