Ekonomia -
Datozen 5 urtetan
4.800 enplegu berri Euskadin, gasaren industriari lotuta
Datozen 5 urtetan 120 milioi euroko inbertsioa egingo dute. Proiektu horren atzean Arabako enpresaburu batzuk daude.
Erredakzioa
Arabako enpresaburuek gasarekin eta petrolioarekin lan egingo duen euskal enpresa berri bat sortu dute. Mila lanpostu sortzeko asmoarekin ari dira lanean.
Gasaren eta petrolioaren kate guztia Euskaditik garatu nahi dute proiektu berri horrekin. Erregaia aurkitzetik, atera eta azken aplikazioetara iristeko asmoa dute.
Ekimenaren bultzatzaileek Fenix Group izena jarri diote proiektu berriari. Prest daude datozen 5 urtetan 120 milioi euroko inbertsioa egiteko. 300 milioi euroko fakturazioa lortu nahi dute eta zuzenean mila lanpostu sortuko dituztela uste dute. Zeharka, halaber, beste 7.000 lanpostu sortzea espero dute, eta lanpostu horietatik gutxienez % 60a Euskadin sortzea espero dute.
Proiektu horren atzean, Joseba Grajales Arabako enpresaburua dago, Guascor enpresan egon zen bera multinazional bati saldu arte; Gamesaren sortzaileetakoa ere izan zen. Berarekin batera, Jon Azua presidenteorde izandakoa ere badago.
Teknologia aurreratuenak erabiliko dituzte. Estatu Batuetan enpresa batzuk ere erosi dituzte, akordioak lortu ere bai, nazioarteko hleburua duen proiektua da, baina operazio guztien gune nagusia Euskadin kokatzea proposatu dute.