Ekonomia -
Lan gatazka
Metroko langileek 10 orduko elkarretaratzea egin dute
Enpresak "gatazka" blokeatu izana salatu dute langileek. Halaber, konpainiak lan huts egiteen inguruan kaleratu dituen datuetan "greba egunak" jaso dituztela ohartarazi dute.
Erredakzioa
Metro Bilbaoko 200 bat langilek 10 orduko elkarretaratzea egin dute konpainiaren egoitzaren atarian, 08:00tan hasi eta 18:00ak arte txanda desberdinetan. Besteak beste, enpresak "gatazka blokeatu" duela salatzeko.
Oinezkoei ohar informatiboak banatu dizkiete gatazkaren puntuak "benetan zeintzuk diren jakiteko", azaldu dute.
Rafa Valencia (ELA) langile batzordeko presidenteak adierazi duenez, lehen puntuak, hau da, langile kopurua handitzearenak, "bete gabe jarraitzen du zuzendaritzak puntu erdia salatu behar badu ere". "Zuzendaritzak aurkeztu duen demandak ez du arazoa ebatziko ez baita gainerako gaien inguruan inolako elkarrizketarik izan", ziurtatu du.
Valenciak adierazi duenez, gidatze txandek, mantentze-zerbitzuaren berregituraketak, gabon-gaueko zerbitzuak, eta lanaldia murrizteko akordioak "behartuak izaten jarraitzen dute", eta "egun, Metro Bilbaoren aldetik ez dago inolako konponbiderik", erantsi dute.
Bere ustez, lan-gatazkak "hasierako egoera berean jarraitzen du", eta langileek "arazoa sozializatzea" erabaki dutela azpimarratu du. Hori dela eta, martxoaren 24an, arratsaldean, manifestazioa egingo dute Bilboko Moyua Plazan hasi eta Arriaga Antzokira arte.
Laneko huts egiteak
Metro Bilbaok laneko huts egiteen inguruan kaleratu dituen datuak "manipulatuta" daudela salatu dute langileek, konpainiak eskaintzen zituzten zerbitzu bereziak aldi baterako bertan behera uztea erabaki zuen "langileen lan huts egite altua" argudiatuta.
Valenciak adierazi duenez, zenbateko hori aurkezteko, Metroko zuzendaritzak "laneko huts egite gisa jaso ditu lanuzteetan parte hartu duten langileak".