Ekonomia -

Datuak

Etxebizitzen salmenta % 30 jaitsi zen 2011n

Sustapen Ministerioak argitaratutako datuen arabera, 2007tik izan duen joerari heldu dio berriro, 2010ean gora egin ondoren.

Eraikuntzako lanak. Argazkia: EITB
Eraikuntzako lanak. Argazkia: EITB
Eraikuntzako lanak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen salmenta % 29,3 jaitsi zen 2011n, aurreko urteko datuekin alderatuta. 347.305 etxe saldu ziren guztira. Horrela, 2007tik izan duen beheranzko joerari heldu dio berriz ere.

Sustapen Ministerioak gaur argitaratu dituen datuen arabera, hiru urtez beherantz egin ostean, 2010ean gora egin zuen etxebizitzen salmenten kopuruak; izan ere, urte horren bukaeran zerga-arintzea amaituko zela iragarri zen.

Hala ere, Mariano Rajoyren Gobernuak ohiko etxebizitza erosteagatik kenkariak jarri ditu indarrean berriro 2011ko urtarrilaren 1etik (atzerako eragina izango du). Etxebizitza berri bat erosteak, gainera, Balio Erantsiaren gaineko Zerga murriztua (% 4) izaten jarraituko du.

Sustapeneko datuen arabera, etxebizitza motei erreparatuta, gehienak bigarren eskukoak izan ziren ( 220.465 operazio, % 24,4 gutxiago), eta besteak etxebizitza berriak (126.840 operazio, % 36,5 gutxiago).

Etxebizitza libreei dagokienez, 307.931 salerosketa egon ziren ( % 30,7 gutxiago) eta babes ofizialekoak 39.374 salerosketa ( % 16 gutxiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea