Ekonomia -

CISen datuak

Ekonomia, inoiz baino okerrago CISen ikerketaren arabera

CIS ikerketa soziologikoaren arabera, espainiarrentzat kezka nagusia langabezia da.

Langabeziaren inguruko kezka areagotu egin da. Argazkia: Efe
Langabeziaren inguruko kezka areagotu egin da. Argazkia: Efe
Langabeziaren inguruko kezka areagotu egin da. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egoera ekonomikoa krisia hasi zenetik unerik latzenean dago herritarren arabera, otsaileko CIS inkestaren arabera. Gainera langabeziaren inguruko kezka ere areagotu egin da.

Inkestan parte hartu duten % 89k uste du egoera ekonomikoa "txarra" edo "oso txarra" dela, eta etorkizunera begira ezkorrak direnen kopurua ere handitu egin da, % 34,2k egoerak okerrera egingo duela uste baitu (aurreko inkestan % 29,6 ziren). Inkesta hau otsailaren 1etik 13ra egin zen, Gobernuak lan erreforma onartu zuenean, eta datuen arabera, kezka nagusia langabezia da, izan ere, % 84k apiatu dute lehen tokian. Ondoren, arazo ekonomikoak daude, % 52,3k aipatu dituzte.

Hirugarren arazoa, politikariak dira. Inkesta parte hartu dutenen % 19,4k esan dute. Atzetik, iruzurra (% 8,6) eta osasuna daude (% 7,1).

Otsaileako inkestan beste galdera bat egin dute, zehazki, enplegua galtzeko beldur diren ala ez. % 72,5k ezetz esan du, "ez da probablea". Hala ere, lanik gabe daudenen artean, % 56,8k uste du ez dela probablea datozen hamabi hilabeteetan lana aurkitzea.

Hiriz aldatzeko prest

Espainiarren heren bat hiriz aldatzeko prest egongo litzateke lana aurkitzeko. Kopurua % 27ra jaisten da Europar Batasuneko beste herrialde batera bada, eta % 21 Europatik kanpo bada, CISen arabera.

Langabezian edo lana bilatzen daudenen artean, kopurua handitu egiten da eta % 54,6 joango litzateke Espainiako beste hiri batera, % 41 Europar Batasuneko beste herrialde batera eta % 29,5 Europatik kanpo.

Espainia uztekotan pentsatzen ari direnen artean, lautik batek Alemaniara joatea pentsatu du, % 21ak Erresuma Batura eta % 15ak Frantziara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea