Ekonomia -
Defizita
Udalek defizitaren muga betetzeko akordioa sinatu dute
Erkidegoek Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluan 2012ko defizitaren muga BPGren % 1,5ekoa izatea onartu ostean, udalek beren muga onartu dute: % 0,3.
Erredakzioa
Defizitaren muga BPGren % 0,3koa izatea onartu dute gaur udalek, iaz adostu zen berdina, baina azkenean udalek 4.069 milioi euro gehiago gastatu zituzten.
Atzo erkidegoek Zerga eta Finantza Politikaren Kontseiluan 2012ko defizitaren muga onartu ostean, gaur udalek gauza bera egin dute Cristobal Montoro Ogasun ministroaren aurrean.
Juan Ignacio Zoido Udaletako eta Lurraldeetako Federazioko presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez, konpromisoa argia da eta udalek orain arte bezala jarraituko dutela esan du; izan ere, 0,08 soilik desbideratu ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea