Ekonomia -

Sare Sozialak

40 hizlarik hartuko dute parte Burgosen izango den iRedes kongresuan

Burgosen izango da sare sozialen inguruko hitzordua. Leo Harlem eta Risto Mejide ezagunek ere bertan hartuko dute parte.

Sare Sozialen II. Kongresu Iberoamerikarraren aurkezpena. Argazkia: iRedes
Sare Sozialen II. Kongresu Iberoamerikarraren aurkezpena. Argazkia: iRedes
Sare Sozialen II. Kongresu Iberoamerikarraren aurkezpena. Argazkia: iRedes

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare Sozialei buruzko II. Kongresu Iberoamerikarraren egitarauan 40 hizlari daude, 33 espainiar, Latinoamerikako 6 (Argentina, Txile, Uruguai eta Mexiko) eta Atlantako (AEB) bat. Han, hainbat gairi buruz arituko dira: herritarrek sare sozialetan duten parte hartzea, hezkuntza eta monitorizazioa, eta lineako komunitateei atera dakiekeen etekina, besteak beste.

Ekitaldia Burgoseko Principal antzokian izango da, martxoaren 22an eta 23an, hain zuzen. iRedeseko egitarautik, Martin Varsavsky enpresariaren hasierako hitzaldia, Risto Mejide publizistaren eta Agustin Fernandez Mallo idazlearen arteko “duelua” eta parte-hartzaileentzat Giza Eboluzioaren Museoan izango den koktela nabarmendu dituzte antolatzaileek. Leo Harlem umorista ezagunak emango dio amaiera kongresuari, sare sozialen inguruko bakarrizketa bat eginez.

Ekitaldiaren hiru babesle nagusietakoen ordezkariak izan dira gaur iRedes 2012ren aurkezpenean, Antonio Jose Mencía zuzendariarekin batera: Txema Valenzuela, BBVAko sare sozialetako arduraduna; Maria Jose Gutierrez, Telefonicako komunikazio zuzendaria; eta Eduardo Villanueva, Burgoseko Udaleko Teknologia Berrietako zinegotzia.

Hitzordu berezi honetara joan nahi izanez gero, sarrerak % 10eko beherapenarekin erosteko aukera egongo da martxoaren 12ra arte www.iredes.es webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea