Ekonomia -

Hitzarmen berria

Vodafonek 4.000 langile botako ditu kalera bi astez

Otsailaren 29an Vodafone Espainiako presidenteak, Francisco Romanek, konpainiako diru-sarrerak beherantz doazela adierazi zuen eta neurriren bat hartu beharko dutela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten Vodafone Espainiak 4.000 langile baino gehiago kaleratuko ditu, bi astez. UGTren arabera, langileek langabezia-laguntza eskatzeko eskubidea izango dute, egoera horretan dauden artean.

Horren ordainetan, Vodafonek ez du lan-erregulazioko txostenik aurkeztuko 2012-2013ko urte fiskalean. Sindikatuak akordioa “zuhurra eta zentzuzkoa” dela dio.

Otsailaren 29an, Vodafone Espainiako presidenteak, Francisco Romanek, konpainiako diru-sarrerak beherantz doazela eta neurriren bat hartu beharko dutela adierazi zuen.

Vodafone Espainiako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek kostuak murrizteko plan bat hitzartu dute. Hitzarmenak lan-erregulazioko behin-behineko espedientea biltzen du eta aste biko iraupena izango du horrek, UGT sindikatuak adierazi duenez.

Langileek lanaldia laburtzeko aukera izango dute, urtebetez ostiraletan jai hartuz edo egunero ordu bat gutxiago lan eginez.

Alde biek urtebeteko iraupena izango duen hitzarmen kolektibo berria sinatu dute konpainiako langileentzat; beste urtebeterako luzatu daiteke idatzia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea