Ekonomia -
Utzarazpenen aurkako neurriak
Etxea ordainean emateko aukera onartu ahal izan dute bankuek
Zorraren berregituraketa, zorraren zati bat kitatzea eta etxea ordainean ematea proposatu du Gobernuak. Neurriak atzeraeraginezko efektu dauka.
Erredakzioa
Gobernuak jokabide egokien kode bat onartu du gaur finantza entitateentzat, egoera ahulean dauden familien utzarazpenak saihesteko. Horretarako, beren etxea zorraren ordainean ematea onartu du Gobernuak.
Enbargatutako etxea hipotekadunaren ondasun bakarra izan beharko du eta bere balioa ezin izango da 200.000 euro baino handiagoa izan milioi bat biztanle baino gehiagoko hirietan; 180.000 euro baino gehiago milioi erdi biztanle baino gehiagoko hirietan; 150.000 euro 100.000 biztanleak gainditzen dituzten hirietan, eta 120.000 100.000 biztanle baino gutxiago dituzten populazioetan.
Bestalde, familia bat egoera ahulean dagoela zehazteko bere kide guztiak langabezian izan behar dira, diru-sarrerarik gabe eta ekintza ekonomikorik gabe. Halaber, hipotekaren kuotak diru-sarrerak baino % 60 handiagoak izan behar dira.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, Gobernuak jokabide egokien kode bat onartu du gaur lege-dekretu bidez.
Hala ere, legea ez dute aldatu, baina atzeraeraginezko efektua dauka; izan ere, iraganean sinatutako hipotekadunek berrikuntza horiek jaso ahal izango dituzte, bankuak jokabide egokien kodea onartzen baldin badu. Finantza sektoreak harrera ona egin dio neurriari, presidenteordeak jakinarazi duenez.
Krisia hasi zenetik hipoteken 300.000 egikaritze eman dira Espainian eta une hauetan kide guztiak langabezian dituzten milioi eta erdi familia daude.
"Familia horien kargak arintzeko eta samurtzeko, behin-behineko aldia ezarriko dute; ondoren, zorra kitatzeko, etxea ordainean emateko eta, hala ere, familia horiek beren etxeetan jarraitzeko aukera onartu ahalko da", azaldu du Saenz de Santamariak.