Ekonomia -

Lan-espediente faltsuengatik

Espetxera, Francisco Javier Guerrero Andaluziako Lan arduradun ohia

Andaluziako Juntak ustez finantzatutako aurretiko erretiro ilegalak ikertzen ari den epaileak espetxera bidali du Guerrero, ihes egiteko arrisku handia dela eta.

Epaileak Francisco Javier Guerrero bidali du espetxera. Argazkia: EFE
Epaileak Francisco Javier Guerrero bidali du espetxera. Argazkia: EFE
Epaileak Francisco Javier Guerrero bidali du espetxera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan erregulazio espediente faltsuen bitartez, Andaluziako Juntak ustez finantzatutako aurretiko erretiro ilegalak ikertzen ari den Mercedes Alaya Sevillako 6. zenbakiko Instrukzioko epaileak behin behineko espetxealdia agindu du Francisco Javier Guerrero Lan eta Gizarte Segurantzako arduradun ohiarentzat.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eskatuta, espetxera bidali du Guerrero ihes egiteko arrisku handia dagoelako, leporatu dizkioten delituak oso larriak direlako eta gainontzeko inputatuetan eragina izan dezakeelako. Izan ere, diru publikoaren bidegabeko erabiltze delituagatik 18 urteko kartzelaldia ezarri ahal diote Guerrerori.

Andaluziako Juntak, PP alderdiak eta Manos Limpias eta UGT sindikatuek Ministerio Publikoaren eskaerarekin bat egin dute eta Guerrerok 933 milioi euroko fidantza bat ordaindu dezan eskatu dute. Guerreroren abokatuak, ordea, espetxealdiaren aurka azaldu dira eta ihes egiteko arriskurik ez dagoela azpimarratu dute, dagoeneko "ez duelako dokumenturik desagerrazi".

Epaileak sei delitu egotzi dizkio Guerrerori: prebarikazioa, diru publikoaren bidegabeko erabilpena, langile publikoen salerosketa, dokumentu ofizialetan iruzur egitea eta merkataritza-dokumentu batean iruzur egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea